Santa Krutz jaietako emanaldi berezia

Aiurri 2024ko api. 26a, 08:13

Datorren asteartean, apirilak 30, kontzertua eskainiko du Andoaingo Olagain Udal Txistulari Elkarteak. Andoaingo Santa Krutz ermitan izango da, iluntzeko 20:00tan hasita. 

Bideoa, 2019ko jaietakoa da.

Programa:

  •   Ohorezko kontrapasa.
  •   Hiru kanta.
  •   Txoria txori.
  •   Txori kantak.
  •   Humboldt zortzikoa.
  •   Migerlea tangoa.
  •   Baltsen potpourria IV.
  •   Erre zenituzten.
  •   Larra erdian.
  •   Ene maitea nauzu.  

Parte-hartzaileak:

  •   Gitarra: Javi Gestoso.
  •   Baxua: Joxema Setien.
  •   Eskusoinua: Andoni Gonzalez.
  •   Kaxoia: Lier Sarasola.
  •   Abeslaria: Iñaki Eizmendi.
  •   Tronpetak: Aingeru Zabala / Edorta Setien.
  •   Loatzo Musika Eskolako txistulariak.
  •   Olagain Udal Txistulari Elkartea.
  •   Zuzendaria: Jon Ander Belamendia.

Gonbidatu bereziak

Jurgi Errandonea Oreja dantzaria eta Iñaki Eizmendi kantaria izango dira gonbidatu bereziak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!