Oroituz, Andoainen elkarteak, besteak beste, urtero frankismoko biktimen aldeko omenaldi-ekitaldia antolatu ohi du Goiztirian arimaren garrasia eskulturaren aurrean. Aurtengo ekitaldiko argazki eta bideo bilduma, ikusgai, klik eginda, hemen.
Maiatzari begira, berriz, beste bi ekitaldi antolatu ditu. Lehenbizi "Jaungoikoagatik eta Espainiagatik eroritakoen Buruntzako gurutze frankista" izenburuko liburua kaleratuko du, eta hilaren 18rako, bigarren bisita gidatua prestatu du, Buruntzako tontorrera, hain zuzen.