Udaltzaingoak jarritako seinaleztapena betearazteko deia luzatu du Andoaingo Udalak
Barrakak dagoeneko jarri dituzte, eta asteburuan hasita familien eta gaztetxoen joan-etorria areagotuko da. Tentuz ibili behar da, eremu horretan.
Aparkalekua barraka-gune bilakatuta, ordu jakinetan, jende pilaketak egoten dira eta denbora-tarte horretan errepidearen eta barraka-eremuaren artean oinezkoentzat dagoen tartea estu samarra da. Bereziki, Donostialdetik Andoainera irteera horretan sartu eta Bordaberritik barrena datozen auto-gidariek arreta handiz gidatu behar dute. Abiadura moteltzea ezinbestekoa da, ezusteko larriak saihestu nahi badira.
Horregatik, oso garrantzitsua da Udaltzaingoak egun seinalatu hauetarako jarri dituen seinaleei kasu egitea.