Ostalaritzak zeresana badu jaietan. Festazale askoren topaleku zenez, bertako langileek lan handiagoa izaten dute.
Santakrutzak gainean ditugula nabaritzen al duzue giroan?
Oraingoz, ez gehiegi. Aurreko asteburuan nahikoa lan izan dugu, baina hauteskunde giroa nagusi zen.
Gehienbat egunez egiten duzue lan. Nola doaz erreserbak?
Dena beteta dugu. Jaiak iraun bitarteko bazkariak eta afariak lotuta daude, honezkero.
Zuen kasuan, lana eta festa bateraezina da, ezta? Gozatzeko aukerarik baduzue?
Tarte txikia eskaintzen diogu gozamenari. Laneko txanda amaituta, atseden hartzea gogoko izaten dugulako. Nire lanaldian, gehienbat, gaupasaz daudenekin egotea dagokit eta besteek nola gozatzen duten ikusiz gozatzen dut.
Bakailao txapelketan epaimahaikide zara. Nolako esperientzia da?
Oso gogokoa zait niri. Eta, gainera, laneko girotik aldentzeko baliagarria zait. Zarata dago kalean eta gu elkartean egoten gara bakailaoa dastatzen. Sortzen den giroa oso gogoko dut.
Maila handia al dago?
Denetik dago, baina, orokorrean, maila oso ona dute bakailao txapelketara aurkezten direnek.
Zer esango zenieke herrikideei?
Atseden har dezatela orain, jaiez gozatu ahal izateko. Eta, ahal dela, kontsumo handia egin dezatela.