Jaien hasieran, kalez kale irteten den lehen danborrada Zumeatarra elkartea da. Elkartean bertan egin dute lehen saioa, eta ondoren Zubiaurre etxera hurbildu dira. Pregoiaren osteko saiotxoa amaituta, kalejirari ekin diote. Kaleberrian gora, Basterorantz abiatu dira txarangarekin batera.