Mariatxiak, auzolana eta DJ ibiltari saioa

Aiurri 2024ko mai. 2a, 17:44

Euriak agerpena egin bitarte, festa betean izan dira Kuadrillen Eguneko bazkariko partaideak. Bazkaltzen ari zirela, antolatzaileek sorpresaren berri eman dute. 

Mariatxiak agertu dira karpara, jende guztia dantzan eta kantuan jarriz. Bazkalostean auzolanean bildu dituzte mahaiak eta aulkiak eta, jarraian, DJ saio ibiltariari ekin diote.

Euriak agerpen bortitza izan duen arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!