Ospakizunak ez du etenik Santakrutzetan. Horrela, gaurko egunez, ohiturak aginduta, Bandera Jaitsiera egin du Udal korporazioak. 10:30ean bildu dira udaletxe parean, eta Zubiaurreraino jaitsi dira, txistularien laguntzaz. Bertan ziren, Urki Dantza Taldeko kideak eta bide eman diote ezpata dantzari. Ondoren, ikurrinaren jaitsiera, meza santua eta eskopeteroak izan dira. Zubiaren inguruan bildu dira herritarrak. Harrera ezin hobea izan du hitzorduak, urtero bezala.