Honatx azoka osatu duten postuak, eta bertan egon diren artisauak:
- Xolearte (Sole Pascual).
- Atalaya eztia (Eder Ruiz).
- Ketzalak (Erlantz Erezuma eta Laura boo).
- Marapillo (Intza Olabarria).
- Saio.art (Saioa Arteaga eta Pili Gomez).
- Poxtiñeneko gazta (Gorka Flores eta Mihaela Rapasu).
- Toñi (Toñi Marquez).
- Spoon proyect (Sergio Alday).
- Sualma justailuak (Maria Barrena eta Susana Carretero).
- Helena Agell (Helena Agell).
- Josune (Josune Sada).
- Brotes verdes (Dolores Ramos eta Oscar Mosteiro).
- La txika de la cerveza (Mar Sanchez).
- Lioka (Ane Solana).
- Lok.atz (Miriam Bueso).
Bestalde, Azpeitiako ikastolak antolatzekoa duen 2024ko Kilometroak festako materialaren postua ere jarri dute Andoaingo ikastolako gurasoek (bihar ere Zumea plazan izango da mahaia).
Joxune musika taldea
Josune Diazek eta Joseba Ugaldek Joxune taldea osatzen dute, eta hainbat abesti ezagunen bertsioekin emanaldia eskaini dute Azokan. Ikusgai: "Haritzaren memoria" (Beira).
Titirotero artista
Ivan Jamett titiritero txiletarrak eta bere esku bihurrien menpe mugitzen den Maximiano artistak hainbat kuadro margotu dituzte goizean, eta berebiziko arreta eragin die Zumea plazan ibili diren herritarrei.