Aitziber Ugartemendia gogoan hartu dute, bermouth musikatuarekin

aiurri 2024ko mai. 5a, 17:50

Aitziber Ugartemendia Santa Krutz Jai Batzorde kide izan zen, eta berarekin hainbat urtetan jaiak antolatzen nahiz jaiekin gozatzen aritu zirenek oroimenean hartu dute gaur eguardian espigoian, bermouth musikatuaren eskutik. Ugartemendiarentzat aparteko esanahia zuten abestiak haizetara zabaldu, eta horiekin lotutako bizipenak eta sentimenduak adierazi dituzte lagunek eta adiskideek. Argazki-bilduma eta ekitaldia bideoz, ikusgai:  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!