Aburuza, garaile; Gaztañaga, bigarren; Sarasola, hirugarren

Aiurri 2024ko mai. 5a, 19:00

Arratsaldeko 17:00ak aldera euria gogotik ari bazuen ere, dozenaka sagardozale hurbildu dira Zumea plazako karpan. Edandakoa berdintzeko, talo goxoak prestatzen ari dira hainbat lagun Basataloen postuan.

Hamazortzi sagardogileen uzta dastatu zuen epaimahaiak, lehen itzulian. Hamar onenak sailkatu ziren bigarren errondara. Bien baturak egin ostean, berdinketa egon zen Aburuza eta Gaztañagaren artean. 125 puntu lortu zituzten biek ala biek, lehen bi txandak batuta. Gauzak horrela, bien artekoa argitzeko hirugarren txanda egin zuten.  Hirugarrenean, puntu bakarreko aldea atera zion Adunako sagardotegiak Andoaingoari.

Hirugarren Asteasuko Sarasola sailkatu zen.

Sailkapena:

1 Aburuza 194 puntu.

2 GaztaÒaga 193 puntu.

3 Sarasola 121,5 puntu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!