Bakailao onena, Extremeñokoa

Jon Ander Ubeda 2024ko mai. 9a, 10:01

Santa Krutz jaietako egitarauan ekitaldi klasikoa izan ohi da, bakailao txapelketa.Irunberri elkarteak antolatuta, giro polita sortu ohi da Kale Nagusian. Aurtengoan Hogar Etxremeño gailendu da, Irunberriri eta Batzokiari aurrea hartuz,

Partaideen argazkiak

Giro polita sortu zen Kale Nagusian, Bakailao txapelketaren sari-banaketa ekitaldian. Elkarteen artekoa bada ere, herritar ugari hurbiltzen da sukaldariak lanean ikustera eta, ondoren, prestaturikoa dastatzera. Irabazleak, nola ez, pozarren zeuden txapela lortu zutela jakin zutenean.

  • Ontza: Jose Luis Makazaga, Ignacio Diez.
  • Zumeatarra: Nakor Pozo, Joxe Mari Navaridas.
  • Andoaindarra: Ivan Gonzalez, Martxel Prego.
  • Batzokia: Iñaki Irulegi, Antonio Guedejo.
  • Kotoi: Luisa Aguado, Nika Murillo.
  • Karrika: Jesus Martin.
  • Irunberri: Mirari Miner, Imanol Miner.
  • Hogar Extremeño: Miguel Angel Martinez, Antonio Jirol.
  • Peña Santa Krutz: Iker Zabala, Jokin Alaña.
  • Agustin Leitza elkartea: Alberto de la Flor, Esteban Lopez.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!