“Kultur Arteko Elkarrizketak” izeneko topaketek emakume euskaldunen eta jatorri desberdinetakoen artean solasaldia sortzea dute helburu. Horretarako, munduko herrialde bat hautatu eta han jatorri duen andoaindar bat gonbidatu ohi da. Hizlariak, herrialdearen historia, kultura, gastronomia, ohiturak… azaltzea du xede, gertutasunez eta entzuleen artean parte-hartzea bultzatuz.
Esan bezala, asteartean, maiatzaren 14an izango da, Urigain kultur etxean 17:00etatik aurrera. Ekimena Andoaingo Udaleko Berdintasun sailak antolatzen du, elkargune multikultulak indartu nahian. Hain zuzen, ildo horretatik, badira zenbait urte mundu zabaletik Andoainera bizitzera etorrikoen topagune bilakatu dela Urigain kultur etxea, bertan astero biltzen baitira hainbat emakume, egon daitezkeen isolamendutik ateratzeko, euskal gizartea eta jatorrizko gizartea ezagutzeko edota elkarrekin aisialdi entretenimendu eta ezagupen ekintzetan parte hartzeko asmoz.