Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioa (CEUS Coalició per una Europa Solidària) hainbat alderdiren artean sortu zuten eta tartean da EAJ-PNV alderdia. Euren definizioan, "Europako Parlamenturako hauteskundeetarako osatutako koalizio nazionalista eta europeista da". Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioa-CEUS ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetara aurkeztuko da Eusko Alderdi Jeltzalea, Coalición Canaria, Geroa Bai eta Proposta per les Illes Balears-El Pi alderdi politikoak barne hartuz.
Ainhoa Elola andoaindarrak EAJ-PNV ordezkari gisa parte hartuko du koalizioaren zerrendan. EAJ-PNVk zabaldutako oharraren arabera, "Oihane Agirregoitia buru duen hautagaitzako 10. postua beteko du. Elolak Euskadiren ahotsa izaten jarraitzeko asmoarekin ekingo die Europako Hauteskundeei. EAJ-PNVk Europa demokratikoa, sozialki aurreratua eta bere ekintza politikoaren ardatza pertsonengan oinarrituko duena defendatzen du.