Dave Grohl, egun, AEBtako eta mundu osoko musika garaikidean erreferentziazko musikaria da. Nirvana taldean aritu zen eta azken urteotan sona handia hartu du Foo Fighters taldearekin.
Dave Grohl eta Scream Gaztetxean aritu ziren, iraganean
Aipatu izan da, lehen ere, Gaztetxean itzal handiko nazioarteko taldeak aritu zirela zuzenean. Green Day taldea izango da, akaso, ezagunena. Izan dira gehiago: Jingo de Luch alemaniarrak, Snuff britainiarrak, Michael Ryan Experience alemaniarrak,…
Atzokoan Scream taldea izan zen Andoainen. Itzuleran, Bartzelonan, Madrilen eta Andoainen kontzertu bana eskaini dute. Dave Grohl gabe itzuli ziren baina, gaitzerdi. Zain zituzten ehunka zaletu, hamarkadak igarota ere gogoan izan dituztenak. Bideoa Koldo Otamendirena da.
30 urte eta gero, disko berria
Scream taldeak iaz "DC Special" disko berria argitarau zuen, Dischord diskoetxearekin, hogeita hamar urteko etenaldia hautsiz. Diskoan parte hartzeko lagun asko gonbidatu zituzten, tartean, Dave Grohl.
Pete eta Franz Stahlek 1979an sortu zuten taldea, ikasle garaitan. 1982an argitaratu zuten albuma, "Still Screaming" izenekoa, Dischord Records-en argitaratutako lehen diskoa izan zen. Hasierako bateria Kent Stacks zen eta Dave Grohlek ordezkatu zuen. Taldean izan zen denbora-tartean "No More Censorship" eta "Fumble" albumak grabatu zituen.