Mikel Rodriguezek sukaldaritzako ikastaroa bideratuko du Hogar Extremeño elkartean

Aiurri 2024ko eka. 4a, 10:49

Patata-tortilla lehiaketako parte-hartzaileak (Argazkia: Sonia Canales)

Mikel Rodriguez sukaldari andoaindarrak sukaldaritzako ikastaroa emango du Hogar Extremeño elkartean gaur, 18:00etatik aurrera, Kultur Astearen baitan. Atzo, Aintzane Diazek irabazi zuen patata-tortilla lehiaketa. 

Ekainaren 1ean hasi zen Hogar Extremeño-Miajon de los Castuos elkartearen 45. Kultur Astea, eta ekainaren 9an amaituko da. 

Patata-tortillako lehiaketan Mikel Rodriguez bera eta Eva Almeida, Damian Fernandez eta Aitor Perez Lasa aritu ziren epaimahaikide lanetan.

Aitor Perez Lasa, Mikel Rodriguez, Aintzane Diaz (patata-tortillako lehiaketako irabazlea), Damian Fernandez eta Eva Almeida (Argazkia: Sonia Canales)

 

Ekitaldiak, datozen egunetan

* Ekainaren 5a, asteazkena:

- 17:00. Marrazketa lehiaketa.

- 18:30. Txokolate-jatea eta haur jokoak.

- 18:00 Sardina-jatea.

 

* Ekainaren 7a, ostirala:

- 19:00. Abesbatzen eta dantza taldeen jaialdia, Basteron.

Parte-hartzaileak: Donostiako Extremadurako Etxea, Semblante Andaluz (Lasarte-Oria) eta Erketz Dantza Taldea (Lasarte-Oria).

Sarrera doan.

 

* Ekainaren 8a, larunbata:

- 11:00. Barbakoaren eta haragi-mozketaren inguruko ikastaroa. Mikel Rodriguez sukaldariarekin.

 

* Ekainaren 9a, igandea:

- 10:00. Extremaduran sukaldaritzan tradiziozkoak diren migen lehiaketa.

- 11:00. Toka eta igel-toka jokoen lehiaketa.

- 17:00. Sari-ematea, astean jokatu diren lehiaketetako parte-hartzaileen artean, eta Kultur Astearen bukatze ekitaldia.

 

Erakusketa, egunero zabalik

Kultur Asteak irauten duen egunetan, ekainaren 9ra arte, elkartearen egoitzako liburutegian Marisol Reche, Emilio Vigo eta Aurora de Casa artisauen lanak ikusgai egongo dira, marrazketa lehiaketako marrazkiekin batera.

Marisol Reche, Emilio Vigo eta Aurora de Casa (Argazkia: Sonia Canales)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!