Pizzak eta kroketak salgai izango dira Andoaingo Rock Jaialdian

Aiurri 2024ko eka. 7a, 17:31

©Wikipedia

Rockzaleak datorren asteburuan elkartuko dira Nafarroa plazan. Azken urteotako joerari jarraituz gero, ehunka lagun elkartuko dira Andoainen. Jateko eta edateko aukerak ez dira falta izaten, baina zenbaitetan ilara luzeak sortu dira. Aurten, pizzak eta kroketak salgai jarriko dituzte salgai Santa Krutz jaietako formula errepikatuz.

Iragarpena egin dute, gaurkoan: "Ekainaren 15eko Andoaingo Rock Jaialdian ere, pizzak eta kroketak afaltzeko aukera izango duzue! 17:30 - 03:00 bitartean izango duzue aukera. Animatu, azaldu eta afaldu!".

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!