“Oso pozik gaude Andoaingo emaitzarekin. Bagenekien, aurreko hauteskundeekin alderatuta, partaidetza jaitsiko zela. Eta, halere, jaitsiera ez da hain handia izan. Andoainen lehen indarra izaten jarraitzen dugu eta aldea nabarmena izan da.
Aipamen berezia, halere, partaidetzari. Kopuru baxu hori hausnartzeko modukoa da. Kontuan hartu behar dugu Europako Legebiltzarrean ematen diren eztabaidak garrantzi handikoak direla. Ultraeskuinak indar handia hartu du eta hurrengo urteetako eztabaidatan eta hartu beharreko neurrietan eragina izango du horrek”.
EAJ-PNV
EAJ-PNVren balorazioa Gurutz Irigorasek egin du: "Hauteskunde hauek zailak dira, herritarrek Europa oso urrun sentitzen dutelako. Estatuko politikak nabarmen polarizatu ditu, gainera. Testuinguru zail horretan, naiz eta jaitsiera bat izan, andoaindarren ekarpenarekin, EAJ-PNVk eurodiputatua eskuratu du eta helburu nagusia bete dugu: Euskadiren ahotsa izango da Oihane Agirregoitia".