[ALBAITZARITZA]

"Maskota bat izateak sortzen duen ardurari dagokionez, hobetzen ari da gizartea"

Aiurri 2024ko eka. 20a, 08:00

Juan Bautista Erro kalean dagoen negozioa da Mimendi. Eskarmentu handia du, maskoten alorrean, Josu Otxandorena albaitariak.

Badira urteak Andoainen lanean ari zarela, maskoten artean. Noiztik, zehazki?

1992an ekin genion lanari, beraz, 32 urte dira. Aurreko mendetik gaude hemen, kar kar.

Bezero fidel ugari izango dituzue, honezkero.

Hala da, bai. Hasiera-hasierako bezeroekin jarraitzen dugu lanean. Animalia txikiekin ari gara lanean, ia erabat. Katuak eta, gehienbat, txakurrak.

Joera aldaketa izan da maskota aukeratzeko orduan?

Zainketari dagokionez, jabeak geroz eta gehiago eta hobeto zaintzen du maskota. Kontzientzia hartu jendeak. Kalean kaka jasotzen duen geroz eta jabe gehiago daude, nahiz eta alor horretan lan asko egiteke dagoen.

Maskota bat izateak sortzen duen ardurari dagokionez, hobetzen ari da gizartea.

Txakurrak eta katuak, zein artatzen duzu gehien?

Txakurra da, oraindik orain, maskoten artean nagusi.

Urteotan internet sarean zabaldu den salmentak kalte handia egin dizue?

Bai. Eta gehiago esango nuke, informazio-iturri nagusi bilakatu da eta askotan maskotaren jabeak arreta gehiago jartzen dio youtuber edo instagramer bati, albaitariari baino.

Zer esan zenieke bezeroei?

Profesionalen lana balioan jarri behar da. Medikura presentzialki joaten gara, bada, gauza bera egin beharko genuke maskotekin. Egoera beretsuaz ari gara.

"Bulo", esames edo "fake news"engan arreta jartzea kaltegarria da, garaiotan.

 

Andoaingo Juan Bautista Erro kaleko lehen zenbakian dago negozioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!