Eitb eta TOKIKOM erakundeekin lankidetzan, datuetan oinarritutako kazetaritza. Oraingoan, kultur jaialdiak aztergai Aiurrin. Aurrekoan, maskotak, etxebizitza eta abar.
Oparotasunaren itzala: Hego Euskal Herriko errenta ezberdinen erradiografia

Iker Rincon Moreno / Saretzen aza 28, 08:58 Eskualdea

Hego Euskal Herria Estatuko mapa ekonomikoaren goialdean dago. Aberastasun handiena metatzen duen lurraldea da, eta batez beste 19.500 euroko errenta pertsonala dute hegoaldeko euskal herritarrek. Hala ere, itxurazko oparotasun horren azpian, errenten banaketak lurraldeen, eskualdeen, herrien eta auzoen arteko kontraste handiak dituela agerian uzten du. Erreportaje honek aberastasunaren itzalean ezkutatzen diren Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako errentaren arrakalak eta bilakaera aztertuko ditu, datuen, adituen eta lekukoen bidez.