Andoain
Andoaingo Udalak etxebizitzaren auziari aurre egiteko plangintza du aurreikusita. Aiurrik eskatutako informazioa modu honetan laburbildu daiteke:
Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza berria: Azken fasean dago, eta, ordenantza berri horri esker, Andoaingo hainbat lokal etxebizita bihurtu ahal izango dira.
Etxebizitza hutsak: Merkatura ateratzeko hainbat neurri hartuko ditu Andoaingo Udalak hurrengo hilabetetan.
Etxebizitza berriak:
- Ama Kandida: martxan dago lehen fasea, eta hurrengo bi faseak jarraian abiatuko dira.
- Kale Nagusia, Kaleberria: etxebizitza zaharrak eraitsi eta berriak eraikiko dira.
- Etxeberrieta: auzunearen garapenerako prozedura administratiboa hasita dago.
Urnieta
Asmoak zehatzak dira, datozen urteetarako. Urnietan eraikitzeko asmoa duten % 55 Babes Ofizialeko Etxebizitzak izango dira. Salmenta librekoak, berriz, % 25. Eta, azkenik, gainerako % 20a tasatua. Urnietako Udalak datu zehatzak eman dizkio Aiurriri:
- Babilonia: 340 etxebizitza. 187 babes ofizialekoak, 68 tasatuak, 85 libreak.
- Azkarate: 460 etxebizitza. 253 babes ofizialekoak, 92 tasatuak, 115 libreak.
- Trankatx: 160. 88 babes ofizialekoak, 32 tasatu, 40 libreak.