Harreman estua dugu eta oso leiala da, oso zintzoa. Esaten diogun guztiari jaramon egiten dio, eta oso ondo ulertzen dugu elkar, komunikazio handia daukagulako, nahiz eta txakurrak ez jakin hitz egiten. Konpainia handia egiten digu: deigarria da, bat sukaldean egonez gero, eta bestea egongelan, tarteko bidean jartzen da bera. Gainera, oso jatorra da etxera datorren edozeinekin. Oso zaintzailea da gurekin, bai etxe barruan, bai kanpoan, mendian ibiltzen, adibidez. Txakur lagunkoia da ta herrian jende askok ezagutzen du. Izugarri maite dugu, goxotasuna emateko eta hartzeko prest da, beti!