Izen laburren aldeko hautua egiten dute txakur-jabeek, batez ere, eta, Andoaingo zein Urnietako kasuan, euskarazko deiturak erabiltzen dira nagusiki, baita naturako elementuei estuki lotutakoak ere.
Orotara, 2.193 txakur daude erregistratuta Andoainen eta, Urnietan, berriz,1.356 txakur. Hala, bada, lehen begi-kolpean nabarmentzen den izenik... "Argi" da bi herrietan gehien entzuten den txakur-izena, eta, modu berean, bat egiten du "Lur" izenak ere, bi kasuetan bigarren postuan kokatzen baita, hamarreko errenkadaren sailkapenean. Jarraian, hurrenkera aldatu egiten den arren, bat egiten dute zenbait izenek bi zerrendetan, hain zuzen ere: "Bat", "Thor", "Lagun", "Txiki", "Sua" eta "Kira". Halaber, Andoaingo kasuan, "Beltza" eta "Luna" izenak oso gogoko dituzte bizilagunek eta, urnietarrei erreparatuz gero, "Mendi" eta "Txuri" izenek ere arrakasta handia dute.