Giro ederrean jokatu da Ontza elkarteko mus txapelketa

Aiurri 2024ko eka. 14a, 21:17

Azken asteetan ligaxka jokatu eta gero, azken txanpa gaurkoan jokatu da Ontza elkartean. Lagunarteko afaria egin eta gero, mus txapelketa azkarrarekin amaituko da gaualdia.

21 bikote parte hartzen aritu dira, eta hauxe 48. edizioko podiuma:

  1. Jabier Baltasar-Iñaki Egues.
  2. Joxe Mari Tolosa-Klaudio Mendikute.
  3. Iñaki Jauregi-Jon Berrobi.
  4. Rafa Herranz-Jose Luis Mendiluze. 

Afari bikaina, zuzendaritzaren esku

Karrillerak saltsan, langostinoak, urdaiazpikoa... bapo afaltzeko moduko afaria prestatu dute zuzendaritza-taldeko kideek.

Babesleei eskertza

Txapelketa antolatzeko garaian, babesleen ekarpena ezinbestekoa da. Antolatzaileek eskertza adierazi nahi diete babesle guztiei: Covylsa, Arriaga ardoak, Comercial Satrustegi, Beerlagun, Ayestaran, Sein Izarra, Iprolin, Qualianza kafeak, Gaztañaga, Alorrenea, Mizpiradi, Ameztoi, Frila, Sarasola ikatzak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!