Gakocup 24H areto futbol txapelketa jokatuko da Arrate frontoian, asteburuan

Aiurri 2024ko uzt. 9a, 13:33

Jmkyar taldea, iazko Gakocup-24h-areto-futbol-txapelketako irabazlea

Gako Cup 24H areto futbol txapelketa jokatuko da uztailaren 12-13ko asteburuan, Arrate frontoian, Gakocup Gaztedia Batzen taldeak antolatuta. Uztailaren 11n izango da izena emateko azken eguna.

Hiru aukera jarri dituzte antolatzaileek, izena emateko:

* Instagram bidez: @gakocup.

* gakoteamcompany@gmail.com.

* Telefonoa: 688861361.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!