Goiburuko San Esteban jaien egitaraua

Aiurri 2024ko uzt. 20a, 08:00

San Inazio egunean auzotarrek oilasko-jokua ospatuko dute, eta jaiak abuztuaren 2tik 4ra luzatuko dira.

UZTAILAK 31, ASTEAZKENA

05:30 Oilasko-jokua. Auzotarrak baserriz baserri aterako dira, trikitiaren laguntzarekin.

15:00 Oilasko jokuko kuadrillaren bazkaria plazan. Ondoren, dantzak eta jolasak.

ABUZTUAK 2, OSTIRALA

19:30 Suziriak eta kanpaiak San Estenbago ermitatik. Jarraian, Kantujira. 

21:00 Auzo afaria frontoian, Euskal Parrillaren eskutik.

23:30-02:30 Gabezin taldea.

ABUZTUAK 3, LARUNBATA: 

SAN ESTEBAN EGUNA

11:30 Mus lehiaketa plazan. Izen-ematea, 11:00tan hasita.

12:00 Meza ermitan, Alberto Agirre abesbatzarekin. Ondoren, hamaiketakoa eta Gora Kaletxiki txaranga plazan. Plazan bazkaltzeko aukera izango da. Puntu Morea ere bertan izango da. Bazkalostea eta desapiyua girotuko dute Eñaut Martikorena eta Andoni Rekondo bertsolariek.

17:00 Desapiyua: SEGAk erronka luzatu dio Adunako herriari.

18:30 Gaur 8 taldea.

21:00 Afaria, Euskal Parrillaren eskutik. Tiketak salgai, txosnan bertan.

00:00-03:00 Itzal taldea. 

ABUZTUAK 4, IGANDEA

12:00 Pailazoak: Potxin eta Patxin. Ondoren, Lebitonekin argazkia ateratzeko aukera. 

13:00 Goiburuko VI. Pala txapelketako finalak. Plazan bazkaltzeko aukera.

17:30-20:30 IV. Erromeri maratoia. Geldialdirik gabeko hiru orduko saioa, Lontxo Iraola Bengoetxearen omenez. Trikitilariak: Oier Balzola eta Unai Andonegi, Imanol Astiasaran eta Rakel Pujana eta Elustondo anai arrebak.
Ordu berean, sagardo-dastaketa eta auzotarrek mimo osoz prestatutako patata-tortila pintxoak eta gehiago. Amaitutakoan, plazan afaltzeko aukera izango da. Afal ostean, trikitilariek jarraituko dute azken indarrak xahutu arte. Gautxori busa: 22:30-00:30.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!