Bi andoaindarrek sortu zuten "San Esteban" ereserkia abestu dute

Xabier Lasa 2024ko abu. 3a, 15:50

Goiburu auzoko San Esteban jaien egun handian meza nagusia osatu dute, eta bertan, Alberto Agirre abesbatzak abestu du. Bukaeran, San Esteban ereserkia interpretatu du. Abestia, bi andoaindarrek sortu zuten; Jose Mari Iriartek hitzak jarri zizkion, Juan Bautista Barandiaranek, berriz, doinua. Hona, bideoz, ikusgai:

Hona, abestiaren hitzak:

Agur Goiburu gaineko

kabi goxo laztana

Agur San Esteban

gure zaindari

on zerana

 

Bide latza izan arren

alai gatoz zugana

gogo onez azaltzera zuri

gure esker ona

Entzun bada San Esteban

eskatzen dizuguna gure herria behar dun

pakea ta zoriona

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!