Jendetza elkartu da sagardo-dastaketan eta erromerian, asteburu osoko joerari eutsiz

Aiurri 2024ko abu. 4a, 20:52

Egitarau erakargarria, antolaketa bikaina, eguraldi ona eta festarako gogoz dagoen jendea. Hori guztia bat eginda ageri da Goiburun, San Esteban jaietan.

Aurtengoak ere gogoangarriak izan dira. Igande iluntzean, esaterako, jendetza hurbildu da erromerira eta sagardo dastaketara. Asteburu osoa borobila izan da, gauez eta egunez jende asko hurbildu baita. 

Antolaketak taberna zerbitzu bikaina eskaini du, bertan bazkaltzeko aukera eskainiz. Eta eguraldia lagun, atzokoan eta gaurkoan jende asko elkartu da bazkaltzeko orduan. Zuhaitzen gerizpean, bazkalordu bikainak izan dira biak.

Lagun asko aritu da lanean eta haiei esker jaiak aurrera atera dira.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!