Buruntzako jaiak 2024

Antzerkia, lehiaketa gastronomikoak eta erromeria, Buruntzako lehen jai egunean

aiurri 2024ko abu. 16a, 02:21

Arratsalde-ilunabar polita igaro zuten Buruntzara hurbildu ziren festazaleek, atzo, jaien lehen egunean. Gaur, ostegunarekin, San Roke eguna izanik, segida izango du jaiak. Atzoko ekitaldien argazki-galeria, ikusgai:

 

Cia Barsanti konpainiak etxe-kaleratzeen arazoa modu kritikoan eta umorez josirik lantzen duen Kale Gorrian antzezlanarekin gozatu ahal izan zuten lehenbizi, atzoko egunez. Ondoren, hogei bat auzotarrek patata-tortillen eta postreen lehiaketetan parte hartu zuten; Nahia Madinabeitiak eta Ane Agirrek eskuratu zituzten lehen postuak, hurrenez hurren. Azkenik, Luhartz taldearekin erromeria ospatu zuten.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!