Buruntza auzoko jaietan tradizio bilakatzen ari da Gora Kaletxiki Bandaren emanaldia. Abuztuaren 16an, San Roke egun handian, Bandak ez zuen hutsik egin. Zabaldu zuen kantutegitik, bi ekarri ditugu hona, bideoz ikusgai. Joxe Mari Oiartzabal Bandako zuzendariak doinua sortu eta Joxerramon Berrondo musikariak hitzak ipinitako "Buruntza" batetik, eta "Un beso y una flor" (Nino Bravo) bestetik. Ikusgai, halaber, emanaldiko argazki-sorta.