Taldean, kalean eta leiha alde batera utzita. Horrela igaroko da eguna Andoainen, larunbatean. Hurbiltzen denak hamaika jardueren artean erabakitzeko aukera izango du. Nordic walkinga, mendi bizikleta irteera, arrantza tailerra, dantza lerroan… jarduera horiek eta gehiago izango dira udalerrian. Eguerdiko 13:00tan amaiera ekitaldia izango da Zumea plazan.