Ontza elkarteko Maite Sagaseta dantzariak Olagain Txistulari Elkarteko kideekin laguntzarekin ohorezko dantza egin dute lehenbizi, eta ondoren, plaka bistaratu dute.
Ontza elkarteko kideek adierazi dutenez, arrantzale porrokatua izan zen beti. “Txapeldun handia izan zen, munduko txapelduna; gainera, lagun handiagoa izan zen hemen gauden guztiontzat”.
Unanibian bertan, Torralbok hainbeste maite zuen Leitzaran ibaiaren alboan, joan den otsailaren 23an, arrantzako lagunek eta herrikideek azken agurra eskaini zioten.