Bost langabetu kontratatzeko deialdia luzatu du Andoaingo Udalak

Aiurri 2024ko urr. 8a, 07:47

Tokiko enplegua sustatzeko ekimena martxan jarri du Lanbidek, Beterri Buruntzako Mankomunitatearekin lankidetzan. 5 hilabeteko kontratuak izango dira, lanaldi osokoak, eta emakumeen presentzia lehenetsiko da. 

Lanpostu hauek beteko dira:

  • 3 peoi zerbitzu-brigadarako. Izena emateko epea urriaren 7tik 17ra egongo da zabalik.
  • Iturgintzako 1. mailako ofizial bat.  Izena emateko epea urriaren 17tik 29ra.
  • Administrari 1.  Izena emateko epea urriaren 14tik 25era.

Prestakuntza, Brigadan lanean hasi aurretik Hautatutako hiru langileek

Andoaingo Udal Brigadan lan egin ahal izango dute, bost hilabetez, lanaldi osoan. Lehenik eta behin, prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute Lasarte-Orian, Gipuzkoako Eraikuntzako Lanbide Heziketako Eskolaren (EAGI) eskutik. Prestakuntza hori osatu eta gainditu ondoren, udal-brigadan sartuko dira. 150 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa jasoko dute. Prestakuntza hori azaroaren 4an hasiko da eta abenduaren 13ra arte iraungo du. 

Informazioa:

  • 943 30 42 21
  • efteknikaria@andoain.eus 
  • enplegua@andoain.eus
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!