Europako motorrik onenaren saria jaso berri du Joxe Mari Beraza “Txopo”k

Aiurri 2024ko urr. 10a, 12:06

Joxe Mari Beraza, Txoperhead tailerrean

Joxe Mari Bereza Gantzarain “Txopo” andoaindarrak 1984a baino lehenagoko motoen kategorian Europako motorik onenaren saria jaso zuen, Calafellen (Tarragona) irailaren 13-15ean ospatu zen Old&Proud 84 topaketan.

Harley Davidson moto zaharrekiko debozioa sentitzen dutenek eta, orohar, Chopper motozikletekin lotutako mugimenduko kide direnek Calafellen biltzen dira urtero, Old&Proud 84 topaketan. Asteburuan barrena, makina bat ekitaldirekin (erakusketak, lehiaketak, musika kontzertuak…) gozatzeko aukera edukitzen dute.

Beraza mekanikoa da ogibidez, eta Tolosako Txoperhead tailerrean motoak konpontzen eta birmoldatzen ditu egun.

Aiurrirekin 2021eko uztailean egindako elkarrizketa eta bideo grabazioa, hemen ikusgai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!