Beñat Fernandez "Pelontxu"k Alcañizen (Teruel) motoziklismoko bi probatan lehiatu behar izan zuen joan den asteburuan, eta seigarren postua eskuratu zuen horietan. Lasterketa banatan, biziki eskertu zituen hainbat andoaindarrek harmailetatik bidali zizkioten animoak. Argazkian, "Pelontxu" Andoaindik Alcañizera joan ziren jarraitzaileekin ageri da. Berriki jakin dugu moto-gidari gaztea munduko zortzi onenen artean hautatu dutela.