Gau Beltza: atzoko eta gaurko iluntzetako bizipenen kontaketa

Xabier Lasa 2024ko urr. 18a, 14:22

Josu Ozaita antropologoa, hitzaldiko zenbait entzulerekin batera

Josu Ozaita Azpiroz antropologoak Itzalitako kalabazen berpiztea izenburuko hitzaldia eman zuen Basteron atzo, Urki Dantza Taldeak antolatuta. Ibarrako ikerlariak Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltza haur-ospakizunen inguruko ikerketa etnografikoa egina dauka Jaime Altunarekin batera.

Hain zuzen, bi antropologoek egindako ikerketaren emaitza da 2018a argitaratu zuten Itzalitako kalabazen berpiztea liburua.
Bestalde, Joseba Larratxek eta Ozaitak, Gau Beltza ipuina argitaratu zuten 2020an.

 

Atzoko eta gaurko iluntzetako bizipenak

2018ko ikerketa lanari Liburuaren edukiari eutsi zion Ozaitak Basteroko hitzaldian, eta besteak beste, urriaren 31ko iluntzean, gau horren inguruan Euskal Herrian zein munduko beste makina bat tokietan sortzen ari diren ospakizun berrienganako hurbilpena egin zuen. “Festa zaharrek bizirik diraute hainbat ibarretan. Festa berriak sortu dira beste zenbait herrietan, eta, sumatu dugunez, datozen urteetan gehiago sortuko dira erakargarritasun handiko elementuak biltzen dituen jaian baita: gozokiak, gaua, beldurra, kalabazak, mozorroak…”.

Urriaren 31ko arratsetan kaleak hartzen dituzten haurren bizipen eta gogoetak bildu dituztela liburuan, zehaztu zuen Ozaitak. Ospakizunetan haien ondoan izan zirela, eta haien ahotsak entzun nahi izan zituztela. “Horrekin batera, helduen haurtzaroko kontakizunak jaso ditugu, ospakizun hauetan egon den bilakaera aztertzeko. Ameriketako Halloween jaiaren ahotsak gure belarrietara iritsi aurretik, udazkeneko arratsalde ilunetan kalabaza arimadunek euskal herrietako bide-bazterrak argitzen baitzituzten”.

 

Gau Beltzaren jatorriaz, bilakaeraz, egungo ospakizunez… gehiago jakiteko, Ozaitak ezinbestekotzat jo zuen Gau Beltzak web orria.

Webgune horretan, besteak beste, hainbat euskal herritarren tetsigantzak jasotzen dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!