Jendetza elkartu da Irria jaian

Aiurri 2024ko urr. 27a, 13:18

Irria Euskal Herri osoan zabaltzen den haur aldizkaria da, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egoitza duena. Hamabost urte betetzear dira eta gaurkoan ospakizuna egin dute Bastero Kulturgunean eta Plaza Morean. Herriko eragile ugarik bat egin dute jaiarekin eta, ondorioz, jendetza hurbildu da Plaza Morera eta Ondarreta Herri Eskolako jolastoki estalira.

Herriko eragileak jaialdiaren parte garrantzitsu bilakatu dira: Trikitixa eskolako ikasleak, bertsolari gazteak, Maizorri txalaparta taldeko kideak, Tolosako gazte abesbatza, Klaap eta Bakartxo eta Joseba dantza eskolatako kideak, Udal musika eskolako abesbatzako kideak, Ondarreta herri eskolako, La Salle Berrozpe ikastetxeko eta Aita Larramendi Ikastolako ikasleak, Naizen elkarteko kideak, Lebiton konpartsa, Irria elkarteko kideak, Zapotxin pailazoa... eta kanpoaldean dantzari aritu dira Urki dantza taldekoak eta aisialdirako hainbat txoko antolatu dituzte Izartxo Aisialdi taldeko kideek.

Horrez gain, Bizipoza elkarteen taldeko hainbat postu jarri dituzte Plaza Morean

Pirritx

Pirritx izan da gaurko protagonistatakoa, oholtza gainean agertu baita Porrotxekin eta Marimototsekin batera. Denboraldia darama oholtzatik kanpo, baina gaurkoan pailazoekin eta haurrekin aritu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!