Andoaingo euskera, bihotzetik kalera

Larunbatean, Gastronomia eta Artisautza Azoka Goikoplazan

Aiurri 2024ko aza. 5a, 10:43

Larunbat honetan Gastronomia eta Artisautza Azoka izango da Goikoplazan, goizeko 11:00tan hasita. Bertan, Euskal Herriko hainbat ekoizle elkartuko da bere ekoizkinak saltzeko, dela gastronomiaren alorrekoak, dela artisautza langintza ezberdinetakoak. Denetara, 29 saltegi izango dira Andoaingo lehenengo azoka honetan, Goikoplazan, goizeko hamaiketatik aurrera.

Azokaren inguruko xehetasunak azaldu dizkigu Jon Unanue Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko zuzendariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!