Argazkian, Oiartzabal eta Berrondo, Alberto Movilla elkarteko zuzendaritza batzordeko kidearekin eta Jon Manterola danborradako zuzendariarekin, elkartearen atarian.
Oiartzabalek eta Berrondok elkarteko kideei agindu zietenez, ereserkia donostiarren egun handirako prest edukiko dute, beren danborradak jotzeko moduan.
Oiartzabalek doinua sortuko du, eta Berrondok hitzak erantsiko dizkio. Kañoyetan elkartearekin, jada zazpi ereserki sortu dituzte Donostiako elkarte edo erakundeentzat. Hona zeintzuk diren beste sei elkarteak: Amarako Urtoki, Santiagomendi eta Sauce elkarteak; Groseko Club Ciclista Donostiarra; eta, Altzako Gurea elkartea eta Altza Herri Ikastetxea.