Txomin Parrilla
Txomin Parrillakoek postua ipiniko dute, goizez nahiz arratsaldez. Usain goxoak erakarrita, ez dira gutxi Goikoplazara hurbilduko direnak.
Sagardoa
Gaztañagaren sagardo kupeletik zuzenean edateko aukera izango da, larunbat honetan. Zero kilometro azoka izanik, bertatik bertara dagoen ekoizleari esker, bertan landutako edaria dastatu ahal izango da.
Artisautza Garagardoa
Iker Etxebestek ekoiztutako garagardoa dastatu ahal izango da. Izan ere, garagardoak ñabardura asko dauzka eta, ardoarekin egiten den bezala, usaindu eta dastatu egin daiteke bere gorputza, kolorea eta bestelako ezaugarriak aztertzeko.