Andoaingo euskera, bihotzetik kalera

Musika, tonbola, artisautza eta gastronomia azoka Goikoplazan, larunbat honetan

Aiurri 2024ko aza. 8a, 08:00

Aire Eire taldea, Belfasten udan.

Musikariak, artisauak, elikagaien ekoizleak, tonbola... pizgarri ugari izango du Larramendi Bazkunak larunbat honetarako Goikoplazan antolatu duen Gastronomia eta Artisautza Azokak. Goizeko hamaiketan irekiko dituzte ateak, gaueko bederatziak arte.

Udazkenean Espigoian eginiko aurkezpen-ekitaldian iragarri bezala, Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren xedea Andoainen egoitza berria erostea da, "herriko euskaltzaleen ekimenez antolaturiko ekintza eta ekitaldiek herritarren hurbiltasuna izan dezaten". Hori lortzeko diru-bilketari ekin diote eta larunbat honetako azokaren xede nagusia hori bera izango da: egoitza berria eskuratzeko finantziazioa lortzea. Egun osoko ospakizuna izango da, goizeko 11:00tan abiatuko dena.

Tonbola

Euro bateko laguntza emanda, oparia eskuratzeko aukera izango da. Janaria, bidaiak, otorduak, bizikleta eta bestelako produktuak... Bisitariak aukera zabala topatuko du Goikoplazan.

Bazkunak dirua biltzeko pizgarri nagusia, beraz, tonbola izango da. Jon Unanue Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko zuzendariak tonbolaren xehetasunak eskaini dizkio Aiurri astekariari: "5000 txartel eskura jarriko ditugu eta horietatik guztietatik ia erdiak sariak dira. Asko eta asko, beraz: urdaiazpikoak, bizikleta, janari-sortak, talasoterapian egonaldia, asteburuko egonaldia, arropa... Sariak, beraz, ehunka eta goizean hasi eta iluntzeko bederatzirak arte banatuko ditugunak". Opari gehienak tokiko merkatariek egindako dohaintza izan dira.

Egun osoko ospakizuna

11:00 Irekiera.

12:30 Aire Eire musika taldea.

16:30 Toka txapelketa.

18:00 Irrintzi lehiaketa.

19:00 Gaur Zortzi taldea.

34 postu, denera

Goizeko hamaiketan hasita, eta egun osoz, Azoka Berezia izango da Goikoplazan.

Artisauak

Joseba Egurrak.

Tximeleta.

Mxuk.

Sualai Forja.

Jamel Artisautza.

Karrikiri.

Kosta Itsas Egurrak.

EmZirrimarra.

RBelde.

Itzal Diseinuak.

Ziku bitxiak.

Gastronomia postuak

Napar Bideak (16 postu).

Aspilla.

Bejondeizula.

Zituene.

Iztueta.

Gorrotxategi.

MaÒeko.

Brew&Roll garagardoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!