Hona zeintzuk diren emanaldia osatuko duten kantuak:
* American Patrol. Musika: Frank White Meacham. Moldaketa: Joxe Mari Oiartzabal.
* Donostiako Hiru Damatxo. Herrikoia. Moldaketa: Joxe Mari Oiartzabal.
* My way. Musika: Paul Anka-G. Thibault. Bakarlaria: Joxe Ramon Berrondo Eizagirre.
* Pensylvania 6-5000. Musika: Carl Sigman eta Jerry Gray. Moldaketa: Joxe Mari Oiartzabal. Bakarlariak: Xabier Otamendi, Aingeru Zabala eta Eñaut Egaña.
* A orillas del Danobio azul. Musika: Johann Strauss. Moldaketa: Joxe Mari Oiartzabal.
* Marcha Radetzky. Musika: Johann Strauss. Moldaketa: Joxe Mari Oiartzabal.
Joxe Ramon Berrondo Aiertzak aurkeztuko du emanaldia. Banda, berriz, Joxe Mari Oiartzabal Belokik zuzenduko du.
Santa Zezilia abestia
Joxe Mari Oiartzabalek konposatutako Santa Zezilia abestia izango da emanaldian interpretatuko duten piezetako bat; hitzak, Joxe Ramon Berrondo Aiertzarenak dira. Iazko emanaldian, Bandak, orduan hil berria zen Asier Barrio Bastero kulturguneko langileari eskaini zion, urtetan bere lanpostuan eskuzabal jokatu izanagatik aitortza eginez.
Hona hemen:
Iazko emanaldi hartako kronika, argazki eta bideoak, hemen ikusgai.