GT Andoain lehiaketa ospatuko dute Arrate pilotalekuan asteburuan

Aiurri 2024ko aza. 18a, 13:02

Udal ordezkariak eta Enderren Jokoa elkarteko bide kide, lehiaketaren aurkezpenean Arrate pilotalekuan (Argazkia: Andoaingo Udala)

Andoainen rol-jokoak sustatzea helburu duen Enderren Jokoa elkarteak antolatuta, GT Andoain taldekako lehiaketa jokatuko da asteburuan. Arrate pilotalekuan izango da, azaroaren 23-24ko asteburuan.

Elkarte antolatzaileak adierazi duenez, “gure helburua da ekitaldi hau parte-hartzaile guztientzako topaketa atsegina eta lasaia izatea, betiere galdu gabe jokoaren helburu lehiakorra”.

Rol-jokoen munduan aski ezaguna den Warhammer lehiaketa izango da Arraten jokoan jarriko dena. Etorkizun distopiko batean girotutako gerra-jokoa da, mundu fantastikoa eta zientzia fikzioa uztartzen dituen mahai-jokoa hain zuzen. Lehiaketa horren gainean gehiago jakiteko, Enderren Jokoa elkarteko kide den Gonzalo Martinezekin Aiurrik joan den ekainean argitaratu zuen erreportajea, ikusgai, hemen.

Lehiaketako kartela

Antolatzaileek ziurtatu dutenez, Gipuzkoan eta Nafarroan ospatzen diren lehiaketen artean, handiena da Arraten egingo dena. Guztira, 120 parte-hartzaile espero dira bertan.

Antolatzaileek honako korreoa jarri dute edozer gauza kontsulta ahal izateko: enderenjokoa@gmail.com

 

Bi eguneko lehiaketa

Esan bezala, lehiaketa larunbatean hasiko da, eta honako egitarauari ekingo diote jokalariek:

08:00-08:15. parte-hartzaileei harrera.

08:30-08:45. lehen txandako parekatzeak.

08:45-11:45. Lehen txanda.

12:00-12:15. bigarren txandako parekatzeak.

12:15-15:15. Bigarren txanda.

15:15-16:45. Bazkaltzeko atsedenaldia.

17:00-17:15. hirugarren txandako kanporaketak.

17:15-20:15. Hirugarren txanda.

Igandeari dagokionez:

08:00-08:15. parte-hartzaileei harrera.

08:30-08:45. lehen txandako parekatzeak.

08:45.11:45. Lehen txanda.

12:00-12:15. bigarren txandako parekatzeak.

12:15-15:15. Bigarren txanda.

15:15. Sari banaketa, zozketak eta agurra.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!