Honatx elkarteak zabaldu duen eskertza:
"Eskerrak eman nahi dizkiegu DANAk kaltetutakoen aldeko jaialdi solidarioan parte hartu duten talde kultural eta artistei. Zuen talentu eta konpromisoari esker, itxaropena eta poza helarazi dizkiezue behar gehien dutenei. Eskerrik asko, halaber, kirol klubei ekimen honekin bat egiteagatik. Kirola ere elkartasuna sustatzeko ere badela berretsi duzue. Eskerrik asko ere kanpainarekin bat egin eta opariak eman dituzten merkatariei. Eta azkenik, eskerrik beroenak Udalari eskainitako laguntzagatik; ezinbestekoa izan da ekitaldi hau posible egiteko. Elkarrekin, elkartasuna aldaketarako motorra dela erakutsi dugu".
Zozketako sariak jasotzeko, bi egun
Bestalde, elkarteak gogoratu du zozketako sariak azaroaren 28 eta 29an Bastero kulturgunean jaso daitezkeela, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00-18:00etara.
Hona zenbaki sarituak: