"Asmoen berri jasotzean, informazio guztia herritarren esku jarriko du Andoaingo Udalak"

Aiurri 2024ko abe. 11a, 13:32

Azkorteko bidean gora, parez pare dago ikurriƱa. Ezkerrean, Andoain, eta, eskuinera, Oria.

Andoaingo Udalak dio ez duela aurretiazko informaziorik jaso eta herritarrek bezain beste dakiela: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara emandakoa, ez besterik.

ANDOAINGO UDALAREN ADIERAZPENA

Atzo jakin genuen, GAO bidez, Mendiko Haizie enpresak aurretiazko baimen administratiboa eskatu duela Buruntza mendian hiru haize-errotako parke eolikoa egiteko.

Honen aurrean, udal gobernuak ondorengoak jakinarazi nahi ditu:

1. Andoaingo Udalak informazioa GAO bidez jaso duela; bertan jasotzen denaz gain, Udalak ez duela informazio gehiago.

2. Asmoen inguruan gehiago jakiteko, Andoaingo Udalak harremanak irekiko ditu proiektuan eragina duten erakunde eta eragileekin. Gaur gaurkoz eskura dugun informazio apurrarekin, ezinezkoa da horren inguruko iritzi sendorik eraikitzea

3. Proiektuaren edo asmoen inguruko informazioa jasotzen denean, informazio guztia herritarren esku jarriko da.

Xehetasun gehiago jakin arte, udal gobernuak ez du gaiaren gaineko iritzirik emango.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!