Gabonak 2024 | Andoain

Iristear dira Olentzero eta Mari Domingi

Aiurri 2024ko abenduaren 23a

Jendetza ibiliko da, kalez kale. Goizez, ikastetxeetako taldeak kantari ariko dira. Arratsaldez, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izango da.

Gora Kaletxiki

Gabon Eguneko erronda Gora Kaletxiki Txarangarekin.

12:30 Goikoplazatik Zumea plazaraino.

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

Aita Larramendi ikastolak Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko du.

17:30, Juanita Alkain plazatik hasita, Espigoira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!