Gabonak 2024 | Andoain

Kantuan aritzeko estalpe bila

Jon Ander Ubeda 2024ko abe. 24a, 13:29

Goiz euritsua izan da gaurkoa eta herriko kantu talde handienak estalpe bila aritu dira, uneoro. Horietako bi dira Aita Larramendi ikastolako eta La Salle Berrozpe ikastetxeko taldeak. 

Ondarreta Herri Eskolako ikasleek ostiralean egin zuten kalejira, eta gaurkoan udalerriko beste bi ikastetxeen txanda izan da. Euria ez da oztopo izan dozenaka haur eta familia kantuan aritzeko. Ikastolako ikasleek alboan izan dituzte trikitilariak eta akordeoijoleak. La Sallekoek, berriz, Gora Kaletxiki txaranga.

Juanita Alkain plazatxoan, Plaza Morean eta Kontsejupean aritu dira kantuan. Beti ere, babesean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!