Amaia Agirre eta Maider Arregi bertsolariekin Eguberrietako bertso-poteoa dabil kalez kale ilunabarrean, Punttuka bertso eskolak antolatuta. Goikoplazatik abiatu dira, eta Anayak, Xarma eta Elizondo tabernetan saioak egin ostean, Zumea kalerako bidea hartu dute, Antton Arruti eta Ion Beloki trikitilariek girotuta. Xarman bi bertsolariek egindako saioa, ikusgai hemen: