Aurraldean joandakoak postu eta denbora ona egitera irten dira. Gehien-gehienentzat, aldiz, ospakizuna izan da. Lagunartean aritzeko lasterketa aproposa da eta ez dira gutxi izan ama-alabak eta aita-semeak elkarrekin ateratakoak. Apaingarriak eta gabonetako osagaiak ez ziren falta lasterkari gehienen artean. Aipamen berezia jaso du inuitez mozorroturiko taldea, lera eta guzti irten baitira. Beñat Beloki eta Unai Ormaetxea aurkezleak bikain aritu dira euren zereginean, eta dozenaka boluntarioei esker lasterketa normaltasun osoz igaro da.
Proba amaituta, bigarren zozketari ekin diote. Izan ere, lasterketa hasterako hainbat opari jasotzeko aukera izan dute zorteko izan diren lasterkariek. Behin proba amaituta, zozketa osagarria izan da.