Gabonak 2024 | Andoain

Gabonetako Haur Parkea, egunotako hitzordua

Aiurri 2025eko urtarrilaren 2a

Puzgarriak eta jolasak aurkituko ditu, egunotan, Allurraldera hurbiltzen den haur edo gaztetxoak. Urtarrilaren 2an, arratsaldez, aniztasun funtzionala duten haurrei zuzenduta. Eta hilaren 3an eta 4an, ikuslego zabalarentzat.  

Sarbide mugatua:

  • Urtarrilak 2, osteguna: 16:00-20:00.

Haur guztientzat zabalik:

  • Urtarrilak 3, ostirala: 11:00-13:30 / 16:00-20:00.
  • Urtarrilak 4, larunbata: 11:00-13:30 / 16:00-20:00.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!