Gabonak 2024 | Andoain

Olagaingo txistulariek euskal doinuak eraman dituzte San Joan Bataiatzaile zaharren etxera

aiurri 2025eko urtarrilaren 3a

Pepe Andoain musikari andoaindarraren Goiburu pieza alaiarekin ekin diote kontzertuari, eta segidan, besteak beste,  Pello Joxepe rapsodia eta ari-arin eta fandagoa jo dituzte Olagain Udal Txistularien Elkarteko txistulariek, San Juan Bataiatzaile zaharren etxean bizi diren egoiliarren gozamenerako. 

Jose Sainz Pepe Andoainen "Goiburu" abestia:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!